Pasahitza (zaharra)

Euskara eta turismoa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2019ko urtarrilaren 16a

UEMAk bultzatuta, ikerketa bat egin berri da, lurgune euskaldunean tuistek euskararekiko duten pertzepzioa aztertzeko.

Leitzan, Zumaian eta Bermeoko Turismo bulegoetan, landetxeetan eta ostatuetan bisitariek 727 inkesta erantzun dituzte. Lagin horretatik ondorio argigarriak jaso dira, herri horietako hainbat lekutan erderak nabarmentzeko eta euskara ezkutatzeko sumatzen  den joera auzitan jartzen dutenak:
Bisitarien %95ek adierazi du ez duela inolako arazorik izan euskararekin. %85ek, berriz,  eskertu egin dute eta ondo moldatu dira euskara hutsezko errotuloekin eta gehienek, euskara ikustea, entzutea eta turismo eskaintzan nabarmentzea gustura hartu dute. Are gehiago, %31arentzat euskara faktore bereizgarria da eta berau hobetsi egin dute bidaia antolatzerakoan.  
Ondorioz, turismoaren izenean gure hizkuntza ezkutatzeak ez du zentzurik, ez bizikidetzari begira, ez eta negozioaren ikuspegitik ere. Logika osoa du, beraz, Altzon egin dutenak: Altzoko Erraldoiaren inguruan jarritako panelak euskara hutsean ipini dituzte eta itzulpenak 4 hizkuntzatan jaso ahal dira QR kode baten bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!