Pasahitza (zaharra)

Izan gaitezke euskaltzale feminista izan gabe?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2018ko ekainaren 5a

Joan den ostegunean Galtzaundi Euskara Taldearen erabakigune nagusia izan genuen Ibarran, bere Batzar Nagusia alegia. Bertan jabetu ginen, Galtzaundik azken urtebetean oinarri sendoa jarri duela: komunitate euskaltzalea trinkotzen ari da eskualdean bertako hizkuntza endemikoa berrindartzeko estrategian.

Batzarraren bigarren zatian Lorea Agirreren hitzaldiaz gozatzeko parada izan genuen. Euskara eta generoaren arteko elkarguneen artean jardun zuen, edota subaltenitateen arteko gurutzaketez. Izan ere, euskarak zer leku eman digu munduan egoteko? Bere tesiaren arabera beste zapalkuntzen inguruko begirunea eman beharko liguke euskaldun izateak, jatorri, genero edota klase zapalkuntzekiko ahizpatasuna aldarrikatuz.

Kontuan izan behar dugu, hiztun moduan zapaldu garen aldi berean zapaltzaile izan gaitezkeela. Botereak goitik beherako logika du baina sare baten moduan ere funtzionatzen du, “berdinen” arteko zapalkuntza ahalbidetuz. Feminismoak lortu du zapalkuntzen arteko gurutzaketen inguruan teorizatzea. Feminismoak subalternitate guztiak batzen ditu pentsamendu praktiko baten bueltan, desberdintasun sozial guztiak amaitzeko helburuan.

Beraz; izan gaitezke euskaltzale feminista izan gabe? Edota, izan gaitezke feminista euskaltzale izan gabe?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!