Bi mila ta hamabosta

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Artola Izagirre 2015eko urtarrilaren 11

Joan dira Gabonak

nahiz ez gutxi kosta

turroiari eginda

hiru-lau kozka.

Urte zaharra nola ez

tabernetan ospa?

Txanpañak ematen du

bihotzean poz ta...

Sarritan korrozka

zutik ozta-ozta

ta euroek ospa

hortxe dago koxka!

Ondo pasa bi mila

ta hamabosta.

Egilea: Mikel Artola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!