Harmailetatik: Hiru puntuak behar ziren (Mikel Arribillaga)

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arribillaga 2014ko azaroaren 4a

Oso ondo sartu gara partidan. Lehen ordu laurdenean taldea oso entxufatuta atera da. Gero, momentu batean, beraiek hartu dute baloia eta taldea pixka bat jaitsi egin da. Urduritasun edo antsietate puntu bat ere badago, izan ere, azken emaitzak ez dira onak izan. Horregatik oso garrantzitsua izan da atsedenaldiaren aurretik lehen gola sartzea. Bigarren zatian bat gehiagorekin geratu gara, eta horrek lasaitasuna ematen dizu. Baloia jokatzerakoan pazientzia pixka bat falta izan da, baina bukaeran markagailua akabatzea lortu da. Hiru puntuak behar ziren; irabazi dugu eta gustura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!