Aulkitik: Miguel Cruz

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Cruz 2015ko api. 29a, 16:06

Aurten bigarrengoz bidaiatzen genuen Pucela aldera eta partida naiz eta arratsaldeko 18:30tan izan taldekideak goizeko 9tan elkartu ginen Tolosako tren estazioan, taldeak lehen aldiz trenez bidaiatzen zuen partida batera joateko. Zuzendaritzakoak jakitun taldekide batzuei musean jolastea gustatzen zaiela, trenean mahiak zituzten eserlekuak hartu zizkiguten, baina badirudi trena alderantziz zihoala eta mahaik gabeko eserlekuak egokitu zitzaizkigun batzuen penarako.

Behin Valladolidera iritsita bazkaltzera joan ginen erreserbatuta genuen jatetxe batera, bertan kirolari menua bazkaltzera, eta ondoren hotelera deskantsatu eta indarrak hartzera partidari aurre egiteko.

Larunbatean aurreko astean egin genuen partida ona errepikatzeko aukerarik ez genuen izan, ezta entrenamenduetan egindako lan ona erakusteko aukera ere eta porrot handi bat jaso genuen eta ezin izan genien garaipena eskaini Tolosatik Valladolidera hurbildu ziren zaletu ugariei. Aipatzekoa partida guztian zehar izan zuten jarrera, behin eta berriro animoak ematen taldeari.

Hala ere, partida amaitzean Gonzik esan zigun bezala, larunbateko partidak ez du estaltzen taldea egiten hari den denboraldi ona eta dutxatik atera bezain pronto porrota ahaztu eta asteburu bikain batez gozatzea zen helburu. Afari on baten ondoren eta auto pull-ean izan genuen pikea eta gero, Valladoliden geratu ziren zaletuekin elkartu ginen parrandan eta giro bikaina izan genuen gau guztian zehar, parrak ugariak izan ziren. Taldekide askok kantxan bezala dantzarako mugimendu ugari dituztela erakutsi zuten, gerriak suelto zituzten.

Asteburuari amaiera emateko denak elkarrekin bazkaltzera joan ginen eta paseo baten ondoren traste guztiak hartu eta tren geltokira abiatu ginen, honela Valladolideko egonaldiari agur esanez. Datorren astean denboraldiko azken partida dugu etxean, ea denon artean amaiera ezin hobea ematen diogun denboraldi biribil honi.

Eskerrak eman Tolosatik urbildu ziren guztiei eta urte guztian zehar animatu gaituzuenoi. Zuen babesarekin errazagoa izan da.

1,2,3..TAKE!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!