'Rabona' eta guzti, bigarrena da Tolosala abilezia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025eko martxoaren 28a

Zumaiatik Tolosara bidaiatu du aste honetan kirol kluben Matx desafioak. Senior gizonezkoen areto futboleko Tolosala taldea izan da seigarren jardunaldiko protagonista.

Abilezia jokoan orain arte ikusi den maila teknikorik altueneko jaurtiketarekin, rabona ikusgarri batekin, aho zabalik utzi dituzte sare sozialeko erabiltzaileak.

Matx desafioan murgildu den lehen areto futboleko taldeak detaile politak utzi ditu astean zehar burutu den seigarren jardunaldian. Beste taldeek bezala, Matx-ek proposatutako hiru jolasetan aritu dira tolosarrak. Galdetegi azkarrean bi punturekin, sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira; Take saskibaloia eta Pulpo eskubaloia bigarren eta hirugarren sailkatuekin berdinduta. Abilezia jokoan berriz, maila oso ona erakutsi dute. Lau puntu eskuratuta -horietako bat rabona erako jaurtiketa ikusgarriarekin-, sailkapeneko bigarren postua hartu dute.

Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak Matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!