Gabonetako lehen oparitzarra dakar 'Matx'-ek

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2024ko abenduaren 4a

Abendua iristearekin batera iritsi zaigu Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idazteko ordua. Matx-eko lagunek gogorarazi nahi dute ez dagoela abenduaren amaierara arte zain egon beharrik. Izan ere, igandea baino lehen Matx.eus-en erregistratzen denak opari eder bat irabazteko aukera izango du.

Azken egunetan sartu da Matx-en zozketa erraldoia. Igandea (abenduak 8) izango da tokiko kirolaren sare sozialak iragarri duen promozio berezian izena emateko azken eguna. Matx.eus-en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiko maillot bat, Gernika Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat.

Nola har dezaket parte?

Zer egin behar da zozketan parte hartzeko? Bada, oso erraza da. Urrats hauek jarraitu behar dira:

1. Matx.eus atarian sartu.
2. Izena eman.
3. @matxerredakzioa profila jarraitu.
4. Igo zure kirol-irudi bat #matxzozketa traola erabiliz.

Zozketan parte hartzeko, profil publikoa izan behar da, derrigorrez. Profil pribatua duten erabiltzaileak ez dira zozketan sartuko. Kanpoan geldituko zara?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!