Nola har dezaket parte Matx-en zozketan?

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2024ko azaroaren 28a

Tokiko kirolaren sare sozial berria martxan da pasaden asteaz geroztik. Eta Matx-eko lagunek iragarri zutenez, zozketa berezi batekin ekin nahi izan diote ibilbide berriari. Izan ere, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiko maillot bat, Gernika Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa bonu bat. 

Baina zer egin behar da Matx-en zozketan parte hartzeko? Bada, oso erraza da. Ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

1. Matx.eus atarian sartu
2. Izena eman
3. @matxerredakzioa profila jarraitu
4. Igo zure kirol irudi bat #matxzozketa traola erabiliz

Zozketan parte hartzeko, profil publikoa izatea beharrezko baldintza izango da. Profil pribatua duten erabiltzaileak ez dira zozketan sartuko. Kanpoan geldituko zara?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!