Bigarrena ere iritsi da!

Erabiltzailearen aurpegia Marta Mendinueta

Beheko kantxan jokatu behar izan genuen oraingo honetan. Atletico San Sebastian aurkari, partidu erraza izango ez zenaren seinale.

Baina, guk ere hasiera-hasieratik erakutsi genien borrokatu egin beharko luketela donostiarrek garaipena etxera eramateko.

Azpimarratzekoa, jolasteko gogo eta intentsitatea. Eta nola ez, denok disfrutatu izana.

Baina garaipenarekin ez zen dena bukatu: denboraldiko lehen afaria zetorren ondoren. Hala ere, Lizardi behar dugu afari ofiziala egiteko. Beraz, badakizue ze esan nahi duen horrek ;)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!