Aulkitik: Gora Saskibaloia! (Marta Mendinueta)

Erabiltzailearen aurpegia Marta Mendinueta 2014ko abenduaren 3a

Erabateko probetxua atera diogun asteburua izan da. Lehenik eta behin, taldearen garaipena. Arraroa niretzat ezin jokatu izanagatik, baina guztiz disfrutatua. Hala ere, partiduaz gain beste hainbeste dugu kontatzeko. Donostiara txangoa aurkariak ezagutzera, buelta Tolosako kiroldegira EBAko taldea ikustera.

Azkenik, eguna biribiltzeko: afaria. Saskibaloia bigarren maila batean geratzen den afari horietakoa. Horrelako momentuetan ikusten dugu gure taldeak kantxatik kanpo talde izaten jarraitzen duela.

Hori horrela, hauxe datorkit burura (Cris zure omenez): Gora saskibaloia! Gora!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!