17:30ak heldu ziren eta partida hasteko irrikitan eta futbolaz gozatzeko gogoz geunden. Hasi eta berehala, Zuriñek izugarrizko gola sartu zuen. Atsedenaldira iritsi aurretik Saioak beste gol bat sartu zuen, beraz, 2-0koarekin joan ginen aldageletara.
Gol gehiagoren beharra genuen joko garbi eta lasaiagoa egiteko. Bigarren zatian Bengoren gola iritsi zenean lasaitasun handia eman zigun. Erlaxatu gabe aurrera segi genuen eta berehala Maddik sartu zuen laugarrena. Amaitzeko Maria Herrerok penaltiz lortu zuen azkena. 5-0 bukatu zen partida. Arratsaldeari amaiera ezin hobea emateko, Gozonakoek emandako pastel goxoekin argazki bat atera genuen eta ondoren aldageletara jaitsi eta Ohianak eta Patrik ekarritako pasta goxoak jan genituen.
Oso pozik gaude, izan ere, partidarik galdu ez dugun talde bakarra gara eta horrela jarraitu behar dugu, lanean, gogor entrenatzen, ondo jokatzen eta erlaxatu gabe.
Aste gogorra dugu oraingoan, asteazkenean Arrasaten Arizmendi dugu aurkari eta larunbatean Berazubin Derio, 16:30ean. Partida oso zailak izango dira, baina betiko lana eginez, aurrera ateratzen saiatuko gara.