"Hasi gara olatu onak hartu nahian"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Lasa 2016ko urtarrilaren 19a

Itsasoa zakar zegoen larunbatean, nahasi xamar baitabil azkenaldian. Zarautzera hurbildu ginen arratsaldeko 20:00tan baikenuen partida.

Bertara iritsi eta sumatu nuen bazela irabazteko gogoa eta motibazioa taldekideen artean; beroketan intentsitatea eta partidan indarra erakutsi zituen taldeak. Ez zen nahikoa izan, une erabakigarrienean zarauztarrek hortzak estutu zituztenean, ezin izan baikenion markagailuari eutsi.

Hala ere, aipagarria da azken minutura arte saiatu ginela, bai kantxan eta baita aulkian ere, puntu eta saskiratze politak lortzen. Azken emaitza 36-25ekoa izan zen zarauztarren alde.

Hasi gara olatu onak hartu nahian, baina, badakigu ez da beti posible izaten itsasoan saio ona egitea. Tresnak baditugu eta gogoa ere badaukagu; horregatik diot ez ditugula besoak jaitsi behar; elkarrekin lanean eta elkarrekin partida bakoitza hil hala bizikoa balitz bezala jokatuz jarraitu behar dugula, gure buruak bezain gogorra eta sendoa den taldea osatu arte.

Eutsi goiari neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!