Etorriko dira emaitzak neskak!

Erabiltzailearen aurpegia Maria Lasa 2015eko urriaren 15a

Bera Bera Gros taldearen aurka jokatu genuen ostiralean Donostian. Aurrean genuen taldearen handitasuna buruan genuela kantxaratu ginen zailtasunei aurre egiteko gogoz, tamalez, ez zen nahikoa izan.

Lehenengo porrota eta hobetzeko asko oraindik; hala ere, gozatzeko eta talde izaera sendotzen jarraitzeko bidearen hasiera besterik ez da hau.

Bada nabarmendu nahiko dudan zerbait. Izan ere, kantxan egoteko aukera izan zuten hainbat taldekideen babesa izan genuen Grosen. Aparta da guztion konpromisoa eta baita giroa ere. Hau sendotzeko deialdi garrantzitsu bat daukagu datorren asteburuan: larunbatean, Tolosan partida; eta, ondoren, afaria.

Etorriko dira emaitzak neskak, gure kubanak esango lukeen bezala: «Ta aurrea!»

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!