Bukatu da, akabo

Erabiltzailearen aurpegia Maria Lasa 2015eko maiatzaren 13a

Bukatu da denboraldia guretzat ere. Bizitu, gozatu, jokatu eta jolastu egin dugu elkarrekin.

Astearte eta ostiraletan elkartzen gara kantxan, eta kantxatik kanpo ere maiz ikusten dugu elkar. Batzuk gazteagoak, besteak, zaharragoak; baina, denok osatzen dugu zenbaiten ustez emaitza onak lortu ez dituen taldea.

Gorabeheratsua izan da denboraldia, bai: batzuetan garratza, baina beste askotan gozoa. Hala ere, denboraldiko balorazioa oso positiboa izan dela esatera ausartzen naiz.

Asko daukagu ikasteko. Guztiz egin edo osatu gabe dagoen taldea da, guztion ezaugarriak aprobetxatzen ikasi behar duen taldea, alegia. Zenbaitetan erakutsitako beldurrak, kezkak, urduritasunak… norantza onean doan talde baten ezaugarriak dira.

Ez dago zalantzarik jokalari bikainez osatutako taldea dela eta gugan konfiantza lortzen dugun momentuan, ez dela egongo guri aurre egingo digun talderik. Eutsi goiari neskak! Aupa XUXTA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!