Aulkitik: Maria Lasa

Erabiltzailearen aurpegia Maria Lasa 2015eko martxoaren 26a

Ezin esan genezake taldea bere maila gorenean dagoenik; ez joko aldetik, ezta animo aldetik ere. Añorga taldeak partidu bakarra galdu du denboraldi osoan, eta gu ez ginen gai izan aurre hartzeko oraingoan ere. Lehenengo bi laurdenetan maila polita eman zuen taldeak, eta markagailuan aurretik gindoazen. Hala ere, bada zerbait emozioa eta tentsioa mantentzen uzten ez diguna. Larunbatean izango dugun aurkaria, agian, ez da egokiena sentsazio horiek behin betiko desagerrarazteko, baina gure esku dagoena egingo dugula argi dago.

Asteburuan, bizkotxoak samurdu zuen sentimentu garratza, eta taldearen osasuna guztiz berreskuratzeko, afari on baten deialdia egitea bururatu zait, bada garaia eta!

Aupa gu!! Altxa burua neskak eta kantxan minutu bakoitza gozatzeko aukera asko dauzkagu oraindik!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!