Aulkitik: Gure irribarreak (Maria Lasa)

Erabiltzailearen aurpegia Maria Lasa 2014ko urriaren 29a

Taldearen izaera konpetitiboa kantxaratu genuen larunbatean C.D. Internacional-en aurka. Goizetik taldea baikor zegoen eta aspaldiko partez, aurrean genuen taldearen jokoa hautsi eta garaipen gozoa lortu genuen. Azken partidetako mamuak desagertu ziren eta defentsa estu baten ondorioz erasotzeko aukera bikainak sortu zituen taldeak. Jarrai dezagun lanean, aldageletan genituen irribarre horiek gurekin jarrai dezaten!

Aupa Xuxta!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!