[AULKITIK] Dinamika onarekin jarraitzeko hiru puntuak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Herrero 2017ko irailaren 19a

Bagenekien partida zaila izango zela larunbatekoa. Beraz, lanean jarri ginen astelehenean bertan helburu zehatz batekin: 3 puntuak etxean geratzea. Uneko urduritasuna alde batera utzita, partidan kontzentratu eta jokatzera atera ginen. 

Norgehiagoka hasi bezain laster gure jokoa egin genuen, baina aukerak sortzea kosta zitzaigun. 30. minutura arte ez zen iritsi lehen gola, Maddi Garikanoren eskutik; segidan, Izarne eta Leire “pitxitxiaren” beste bi. Bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu; baloiarekin segi genuen, eta beraiek gol bat sartzea lortu zuten arren, laugarrena sartzeko zortea izan nuen. Bukaeran iritsi zen 5-1ekoa, Ainhoa Bengoetxearen erremate batekin.

Helburu nagusia bete genuen, talde osoaren lanarekin partida irabazi eta ondoren afaltzera joan ginen garaipena ospatzeko. Hurrengo asteburuan Barakaldora bidaiatu eta lehenengo postuetan jarraitzeko beste garaipen bat bilatuko dugu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!