Bitxiki jaietan sortzen dira herritarron arteko diferentzia, liskar eta polemikarik handienak.
Azken aldian ugaritu egin dira jai eredu herrikoi, parte-hartzaile, parekide, jasangarri eta baketsuen aldeko eztabaidak, bai instituzioetan, baita herritarrek antolatzen dituztenetan. Baina oraindik urrun gaude helburu horiek osoki lortzetik.
Zenbait festa baztertzaileak dira, giza eskubideen kontrakoak ala animaliak asasinatzen dira. Tradizioaren izenean.
Sexu erasoek betetzen dituzte festa osteko titularrak. Baina gaueko jarrera matxistek ez gaituzte asaldatzen.
Jasangarritasunerako bidean ere bada lana oraindik. Zero zabor aldarrikapenak ahaztu egiten zaizkigu eta edalontzi berrerabilgarri daitekeena etxetik sakelean ekarri beharrean plastikoz betetzen ditugu kale bazterrak. Txosnarik antikapitalistenean ere oraindik Cocacola edo Sanmiguelena da monopolioa, bertako produktuak nonbait ez dira hain errentagarri.
Jai eredu berri baten alde zenbait ohitura eta tradiziori ea noiz esaten diegun: Nik zurekin? Jai jai.