Politikaren zaborra

Erabiltzailearen aurpegia Manex Izagirre Elizaran 2014ko maiatzaren 11

Bat baino gehiago penatuko gintuen pixka bat Tolosan atez atekoa jarriko ez dela entzuteak.

Batzuk hauteskundeen hotsean Bilduren aurkako arma aurkitu dutelako. Egunkariak panfleto politiko bihurtzen direnean, merke dago gezurren bidez beldurra eta amorrua sortzea. Birziklatu nahi ez dutenek kexarako energia hori birziklatzen erabili balute honez gero %60an ginateke.

Besteok aukera polita ikusi dugulako amesten dugun jendarte eredura pausotxo bat egiteko. Ez garelako jabetzen zenbat hondakin sortzen dugun eta begiak ixten ditugulako zabor edukiontzien tapa ixtearekin bat. Erraustegiari alternatiba erreal bat aurkitu zaiolako. Hondakinak gaika biltzeko sistemarik eraginkorrena gaur gaurkoz atez atekoa delako.

Ekologia behingoz politikarien eta herritarren agendan sartu delako. Eta argi ikusi dugulako alderdi bakoitzaren posizioa, hitzetan denok baikara ekologistak, ekintzetan aldiz...

Tolosaldeko gainerako herrietan isildu dira protestak; eztabaida eta kexak. Atez atekoa jartzearekin bat uxatzen baitira hauen inguruan sortutako mamuak ere.

Zaborrak ahoz aho, hondakinak atez ate, zabor poltsak balkoiz balkoi. Baina denon osasunerako seguruenik bukatzen ari da zaborraren trending topica.

Eta bada garaia mahai gainean beste eztabaida batzuk jartzeko: eztabaida dezagun fundamentuz ekologiaz (eta ez soilik hondakin bilketaz), eztabaida dezagun eredu ekonomiko eta sozialaz, adostu dezagun gure herriaren geroa... Herri honetan gutxi batzuk erabakitzen baitute zein izango den eztabaida gaia.

Politikak ere birziklatu beharko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!