Aulkitik: Maddi Garikano

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Garikano 2015eko martxoaren 3a

Arratsaldeko 15:30ak dira eta Aitziber oraindik ez da ageri…partidua 16:00etan da Zarautzen eta oso juxtu gabiltza... Azkenean iritsi da eta bagoaz taldeko lesionatuak taldeari bultzada bat ematera.

 

Baikor gaude, Zarautz hiru puntu atzetik daukagu eta aurkari zuzena da. Aurreko entrenamenduan, gure jarreraren inguruko hausnarketa egitean, hasieratik partidan sartuta atera eta elkarri lagundu behar geniola azpimarratu genuen, eta hortaz, gu ere garrantzitsuak ginen taldea animikoki kanpotik laguntzeko.


Iristerako, ordea, partida hasita... eta 1-0eko markagailuarekin! Beno.. irabaztea posible da oraindik. Zelaiaren ondoan jarrita hasi gara animatzen baina laster 2-0koa. Segidan 3-0 eta 4-0koa...


Momentu horietan dena negatiboa ikustea da errazena eta kanpotik denak dira kritikak: «Honek hau egin behar zuen, besteak hau…». Baina zein erreza den kanpotik kritikatzea, ezta? Jakin nahiko nuke jolasten ari ziren nire taldekideek zer pentsatzen zuten …


Partidu hau ahaztu eta hurrengoan pentsatzea bakarrik ez da tokatzen. Gaudenak gaudela, egoera aurrera atera eta gure helburua dena (ligan mantentzea) lortzeko bidean jarraituko dugu. ‘Mari Kalanbre’ abestia jarri eta bagoaz taldea animatzera. Ba al zatoz?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!