Ezkutaketa jolasa?

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Amiano 2025eko maiatzaren 18a

Maite ditut zoriontasun zein tristuraz negar egiten dutenak. Adierazten dutenak. Askatzen dutenak. Sentitzen dutenak. Goxoa da horretarako jendeak zu aukeratzea. Eta zuk ere horrekin bat egiten jakitea.

Negarra espiritua eta materiaren arteko desoreka bat dagoenean ematen da. Eta, negar egitean, horren garbiketa gertatzen da. Orduan, emozio horiek beharrezko forma hartzen dute. Geroz eta sakonagoa izan negarra, sakonagoa izango da desoreka horren errekonozimendua. Eta horrek, aldaketarako bide ematen du. Birsortzeko. Eboluzionatzeko.

 

«Malkoen bitartez izugarri askatzen dugu. Baina sarritan, gure gizartean negarra etetera jolasten dugu»

Malkoen bitartez izugarri askatzen dugu. Baina sarritan, gure gizartean negarra etetera jolasten dugu. Esplikazioak eskatu, gaiaz aldatu, edota zerbait galdetzearen endredoan erortzen gara. Eta hori, ezkutaketa jolasa aktibatzen ez bada: batzuek nahiago dute logelako atea ondo itxita dagoela negar egin; beste batzuek etxean inor ez dagoen momentu bat aukeratzen dute; eta badira ahultasunaren ikur, sekula ez egitea erabakitzen dutenak. Malkoak ezkutatzean zein etetean, energia horren garbiketaren adierazpen gorena puskatzen dugu, eta, istant horrek duen magiari lekua kentzen diogu. Izan ere, negar egitea, ezkutalekuak dituztenen pribilegioa bihurtu da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!