Irrist

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Amiano 2025eko urtarrilaren 17a

Hezkuntzaz hitz egiten dudanean, ez naiz zerbait irakasteaz ari. Hezkuntzaz hitz egiten dudanean benetako ezaguera baten transmisioaz ari naiz, informazio bat ematetik oso urrun dagoena.

Ezagutza bat, zilez ezagutzen duenak baino ezin du transmititu: ikusi, sentitu, zein ukitzea, nahi eta nahitaezkoa dira horretarako. Informazioa transmititzea, ilusioa baino ez da, ez zukeen inork transmisio hori martxan jarriko eskasian erori gabe. Izan ere, informazio oro, garun arrazionalean metatzen da, eta hor, zerbait dakigunaren sentsazioa sortzen da, esperimentaziorako eta benetako konexiorako sua atzean utziz.

Izan ere, informazio oro, garun arrazionalean metatzen da, eta hor, zerbait dakigunaren sentsazioa sortzen da, esperimentaziorako eta benetako konexiorako sua atzean utziz.

Orduan, kanpora begira jartzen gara, geure buruan ahantziz. Eta segurtasun-gabeziak, beldurrak, eta frustrazioek gain hartzen dute. Funtsean, ez gara autonomoagoak, eta ez dakigu ezer «gehiago» eta horrela, «inteligentea» deritzogun norbaitengana jotzen dugu bizitza honetan nola bizi galdetzeko asmoz. Azkenean galduta sentitzen gara, eta ez da hori okerrena. Baturaren kontzeptua galtzen baitugu. Lotura, bat-egite, zein elkartasunaren ikuspuntutik. Sentitu beharrean pentsatuz.

Baina barrura begiratuz gero, sormena martxan jartzen da. Eta haur batentzat neguak, zein adoleszente batentzat udak ziren moduan, luze eta intentsu bizitzeko etorkizuna eraikitzeko aukera suertatzen da. Amets eskuraezin eta ez hain eskuraezinak aurkitzen dira bidean, eta, bereziki, erronka, abentura eta dibertsioz beteriko errealitate bat sortzen da.

2025ean esperimentazioa aukeratzen dut, bizitzak irrist egin ez dezan aztarnarik utzi gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!