Egunkarira egin dut buelta. Eta leiho artetik paraje zuriek eta sabelgorriak nire barne pentsamenduetan etena egin badute ere aldizkariko orrietara bueltatu naiz. Irakurtzen nuen hori lehen aldiz normalizatu nahi eta ezinean.
Ez da makala egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen dutenenen portzentajea; eta ezta egunkaria eskelak ikusteko soilik erosten duenen portzentajea, eta ezta sekula ohitura hori izan ez eta jubilatu ostean kafesnea madalena bat eta eskelak gosaltzen dituztenena ere.
«Ez da makala egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen dutenen portzentajea; eta ezta egunkaria eskelak ikusteko soilik erosten dutenen portzentajea, eta ezta sekula ohitura hori izan ez eta jubilatu ostean kafesnea madalena bat eta eskelak gosaltzen dituztenena ere»
Ezaugarri bakoitzaren arabera, badugu zerbait esateko: sexua, adina, bizilekua, ahaideak… eta hori gutxi balitz, ezagunen batek ezagutuko ote zuenaren morboan murgiltzen gara. Ara, gaztea bada, lastima hain gazte joan da... 90etik gora baditu, tira, bere bizia egin du. Eta nola ez, eskela kantitateak ere ematen digu nolabaiteko prestigioa. Bere prezioagatik, eta bizia galdu duen horrek zituen selfguztiengatik…
Eta gu bien bitartean egunen batean hor azaltzearen beldurrez bizi gara. Geure buruari negozio eta beldurraren politikaren parte izan nahi al dugun galdetu ere egin gabe. Hiletara gerturatu nahiko luketenen jakinarazpenaren aitzakiapean berdina egiten jarraituz.
Eta berriro diot, gu, bien bitartean noizbait hor azaltzearen beldurrez bizi gara. Bizirik gauden bitartean bizitzeaz arduratzeaz baino.