Arra(za)mazka

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Amiano 2018ko aza. 20a, 20:03

Marroidun koloreko kartoizko kaxa batetik irteten zen intziria entzun nuen lehenengoz. Estalkia bera, barruak ezkutatu ezin zuen opari baten moduan. Luze egingo zitzaion noski bidaia, eta baita bere amaren babesetik izandako banaketa.

Baina, ziur diotsut; ilusio, eta josta gogoz atera zuela kaxatxotik burua. Ze arraio, bazekien eta etxeko alabaren begirada orlegiak goxotasuna emango ziola lehenengoz gurutzatzen zirenean.

Lehen eguna, eta paseotxo bat emateko garaia. Bistan zen alabak lepoan jarri zion sokak enbarazu egiten ziola, baina; pixkanaka, sokaz kalera irteten irakatsi behar genion, etxeko abere izanik ere, gizarteratuta bizi den animalia baten tankeran. Makina bat aldiz egiten zuen negar, baina ez zion axola, heziketaren parte baitira batzuetan negar eta besteetan poza. Nire gogoetak jarraitzen zuen bitartean, plazaraino sekula ttipi-ttapa pasa ez nuen denbora jardun nuela konturatu nintzen. Hura zen hori bazterrak miatu beharra, eta beste txakurrei kasu egin nahia, ez nintzen nahi ordurako iritsi!

Ez zen denbora asko behar izan maitagarria izango zela jakiteko, jabeak emandako maitasunez jokatzen bai dute beraiek ere. Berehala hasi zen txoko ezberdinak berarentzat kuttun egiten. Bere izena esaten genuenean, harridurazko aurpegi berezi bat baleukan burua okertu eta imintzio txiki batekin guri begiratzen. Parkera gerturatzen zen haurrik txikienaren miresmena lortzen eta laztan ugari jasotzen. Helduengandik ordea, gaur egun hainbeste kuriositate pizten duen eta ezer ere esan nahi ez duen arraza motagatik galdetzen.

Nik, oso maiz animalia sentikorra dela esan ohi dut, mina eta oinazea pairatzen dakiena. Goxo tratatzen duenari, goxotasunez erantzuten diona, eta purrustaka dabilenari, zaunkaka agurra botatzen diona. Hori iruditzen baitzait arrazak kondenatu beharrean ekintzak epai bihurtzeko modu bakarra.

Izan ere, animalia, eta arraza oro: soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu. Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu. Soilik laguntzen badiegu, salbatuko ditugu… Eta hau, maitasunez baino ezin da lortu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!