Irribarre preziatu hori

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Amiano 2017ko uzt. 23a, 19:30

Urte sasoi erraza da honakoa askorentzat. Lasai esnatu, leihotik begiratu, bainujantzia jantzi eta hondartzara. Zailena agian eguraldiak kale egingo balu zer egin antolatzea. Baina bada eten gabe lanean ari denik ere, batzuk uda zoragarri bat izan dezaten, besteek lan ordu luze eta intentsuak izaten dituzte.

Gaurkoan giro polita atera du, eta goiza eguzkia patxadaz hartzen pasa ondoren terrazatxoren batean eseri eta zerbait hartzeko garaia heldu da. Horra hor nola baztertu duten aulkia mahaitik trankil esertzeko intentzioz. Itzalean eseri dira. Zerbitzaria konturatzeko moduko zarata atera dute inondik ere.

Berehala zen lau hizkuntza ganoraz menderatzen dituen zerbitzaria mahai inguruan nota hartzeko asmoz: 4 zuritu, gin-tonic bat eta bi zuku natural. Edana eskatu bezain laster, presa sumatu die bezeroei, eta ez zihoan okerreko bidetik jada marmarrean ari da eta.

Tira, azkar egin dezala joan-etorria. Gu oporretan gaude eta ez gara eta zain denbora askoan egongo. Bestela hurrengoan ez gara hona etorriko, zer axola, albokoan ziur lehenago zerbitzatuko digutela. Gainera, aurreko urtean kakahuete batzuk atera zizkiguten.

Zerbitzaria, harantz eta honantz dabil. Lanpetuta, oso. Baina erritmo biziz, irribarretsu sumatzen da. Lana ondo egiteaz gain, tarteka itsasoari begiratzeko astia hartzen du, arnasa sakon hartu eta lanean gozatzeko. Paseoan dabilen jendeari begiratzeko, eta lanetik atera ondoren hartuko duen bainutxoan pentsatzeko.

Berehala egin du bere lana. Bezeroek nahi baino astiroago agian. Tira, beti ezin da asmatu.

Eguna joan eguna etorri esperoan egon ohi gara uda iristeko, eta bertan dugunean agian nahi bezain beste gozatu ezin eta lanean gara berriro. Ea momentuaz gozatzen ikasten dugun, lanean gaudela ere, lankideren batek esandako hitz goxoetan arreta jartzen, bezeroen historiak entzuten edota tarteka bisitaren bat jasotzen.

Baina bereziki, lanegun edo opor, fresko ala epel zoriontsu izaten…

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!