Lurtaro kooperatiba sortzeko batzarra abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Lurtaro elkartea 2022ko irailaren 28a

Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu abenduaren 17an.

Larunbatean egindako batzarrean kooperatiba sortzeko pausoa ematea erabaki genuen. Hori horrela, Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu abenduaren 17an.

Lurtaro elkartea osatzen dugun lagunok hiru urte luzeko ibilbidea egin dugu, eta uste dugu proiektua zabaltzeko garaia dela, kolektiboki egin behar dugulako bide hau. Honako lan taldeak sortu ditugu: ekoizpena, kontsumoa, komunikazioa, diru zaintza eta estatutuen lanketa. Lan talde horietako batean parte hartuko bazenu, jakinaraz iezaguzu lurtaro@komunikazioa.eus helbidera idatzita.

Argi dugu norabidea, baina bide luzea daukagu egiteko. Egin zaitez bazkide!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!