Lurtaro kooperatibaren estatutu proposamenaren aurkezpena Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Lurtaro elkartea 2022ko ekainaren 1a

Balizko Lurtaro kooperatibaren estatutuak zehazten aritu gara azken hilabeteetan, eta proposamen horren aurkezpena egingo dugu Tolosan. Larunbatean, ekainaren 4an, izango da, 11:00etan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Zatoz!

Bide batez, gogoratu Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan dela. Lurtaroren erronka Tolosaldeko kontsumo eta ekoizpen beharrei erantzungo dien denda kooperatiboa martxan jartzea da, eta horretarako, gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu.

Sar zaitez www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean eta egin zaitez bazkide Lurtaro ernaldu dadin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!