Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan

Erabiltzailearen aurpegia Lurtaro elkartea 2022ko maiatzaren 16a

Erronka handiak ditugu begibistan, eta horiei aurre egiteko, gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu. 
 

Lurtaro Tolosaldean elikadura burujabetza eta agroekologia bultzatu nahi dituen elkartea da. Horretarako, proiektu zehatz eta praktikoak jarri nahi ditugu martxan, eta dagoeneko lehenengo proiektuan buru-belarri ari gara lanean: kontsumoa eta ekoizpena antolatuko dituen kooperatiba.

Lurtaro kooperatibaren lehen erronka denda kooperatiboa sortzea da. Eskualdearen kontsumo beharrei ekoizpen antolatuaren bidez erantzuteko biltegia eta denda fisikoa jarriko ditugu martxan. Ekoizleek, langileek, kooperatibistek eta kolaboratzaileek osatuko dugu kooperatiba.

Hori egia bihurtzeko 300 bazkide laguntzaile behar ditugu. Egin zaitez bazkide www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean Lurtaro ernaldu dadin. 

Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, jar zaitez lasai harremanetan lurtaro@komunikazioa.eus helbidera idatzita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!