Kaldererotako entseguak datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2019ko otsailaren 7a

Entseguak egingo dira otsailaren 20an, Anoetako auditorian 19:00etan, eta Irurako musika eskolan, ordu berean, 19:00etan. Otsailaren 21ean, 18:00etan, Ibarrako plazan egingo dute kaldererotako entsegua.

Otsailaren 22an, Loatzo musika eskolak Kaldererotako kalejirak egingo ditu hiru herrietan. Anoetan eta Ibarran, plazatik abiatuko dira 18:30ean eta Iruran, berriz, ordu berean, musika eskolatik.

Ikasleekin Kataluniara

Otsailaren 14tik 17ra, Kataluniako Vilafranca del Penedera joango dira bertako musika eskolak gonbidatuta. Elkar truke bat egingo dute, eta gero maiatzean, Kataluniatik etorriko dira ikasleak Loatzo musika eskolakoek gonbidatuta.

Egitarauaren barruan, bi musika eskoletako ikasleek kontzertua eskainiko dute elkarrekin. Otsailaren 16an, larunbata, 19:00etan izango da Cal Bolet antzokian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!