Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2018ko apirilaren 30a

Maiatzaren 2tik 11ra egongo da 2018-2019 ikasturtean izen emateko aukera. Informazio gehiago www.loatzo.eus webgunean edo 943 69 26 19 telefonoan.

Lau eta zazpi urte bitarteko umeentzat musika tailerra izango da musikaz gozatu ahal izateko, jolas, dantza eta kantu eginez.

Zortzi urtetik aurrerakoentzat tresna eskaintza zabala izango da Loatzo musika eskolan: klarinetea, zeharkako flauta, trikitixa, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua.

Helduentzat, berriz, aukera paregabea izango da, eta hauek ere, instrumentu aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!