Loatzo musika eskolak matrikulazio epea zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2017ko maiatzaren 8a

Musika bizi eta gozatu lelopean 2017-2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabaldu du Loatzo Musika eskolak. Aduna, Alegia, Altzo, Anoeta, Ibarra, Irura, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo ikasleek izena eman ahalko dute ostirala arte.

Lau eta zazpi urte bitarteko umeentzat tailerrak egongo dira, musikaz gozatzeko, jolas, dantza eta kantuak landuko dituzte.

8 urtetik aurrerakoak musika tresnak aukeratu ahal izango dituzte: klarinetea, zeharkako flauta, trikitixa, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua.

Helduentzako aukera "paregabea" egongo da eta instrumentu aukera "ezin hobea", musika eskolatik aipatu dutenez.

Izen emateak Loatzo musika eskolako bulego orokorretan egin beharko dira, 943 69 26 19 telefonora deituta edota bestela, loatzo@loatzo.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!