Urtarriletik maiatzera arteko ikastaroak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2016ko abe. 12a, 10:50

Pandero, txalaparta eta alboka ikastaroak izango dira eta izen emateak, abenduaren 16an, ostiralean bukatuko dira. Horretarako, www.loatzo.eus edo musika eskolak Zizurkilgo Bulandegi bidean duen bulegoan eman beharko da izena. Informazio gehiago 943 69 26 19 telefonoan.

Pandero ikastaroa ostiralero emango dute Iruran. Urtarrilaren 13an hasi eta maiatzaren 26ra bitarte. 8 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe eman ahal izango da izena. 90 euro balioko du ikastaroak.

Txalaparta ikastaroa, berriz, ostegunero emango dute Adunan. Hemen ere, 8 urtetik gorako edonork eman ahal izango du izena. 150 euro balioko du ikastaroak eta urtarrilaren 12tik, maiatzaren 25era arte luzatuko da.

Alboka ere Adunan erakutsiko dute, urtarrilaren 12tik maiatzaren 25era arte. 150 euro balioko du ikastaroak eta mugarik gabe, 8 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!