Loatzo Musika Eskolaren ikasturte amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2016ko ekainaren 17a

Loatzo Musika Eskolako Anoeta, Irura, Villabona eta Zizurkilgo ikasle talde bat Donostiako Tabakalera kultur zentroan izan zen. Iñar Sastre irurarra izan zuten gidari.

Hurrengo astean ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Loatzo Musika Eskolako ikasleek.

Astelehenean, 18:30ean Alegiako kultur etxean izango dira. Anoetan, auditoriumean arituko dira, asteartean, 18:30ean. Ibarran, ordu berean, ariko dira udaletxeko atzeko aterpean asteartean bertan. Asteazkenean, bukatzeko, Altzoko plazan ariko dira 18:30ean –euria eginez gero elizan–.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!