Loatzo musika eskolak urtero bezala, Eguberrietako egitaraua prestatu du. Lehen emanaldiak eskaini ditu jada, baina oraindik bada musika eskolako ikasleak entzuteko aukera. Gaur Adunan eskainiko dute kontzertua, 18:00etan, elizan, eta Iruran 19:00etan, elizan baita ere.
Bihar berriz, Villabonan izango dira, 18:30ean, Gurean, etzi, osteguna, Anoetan eta Ibarran egongo dira, 18:00etan elizan, eta kultur etxean, hurrenez hurren, eta Iruran 19:30ean, zahar etxean. Ostiralean Altzon egongo dira, 18:00etan elizan eta Amasan 19:30ean, elizan. Astelehenean 17:00etan emanaldia eskainiko dute Fraisoroko egoitzan, eta hilaren 29an 16:30ean, Villabonako Santiago egoitzan.
Era berean, pandero ikastaroa antolatu dute urtarrilaren 7tik martxoaren 25era. 7 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena, 40 euro ordainduta. Izena emateko eskolaren Zizurkilgo eskolara jo behar da (943 69 26 19 telefono zenbakia), eta ostirala izango da azken eguna.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?