Ostegun arratsaldean Vilafranca ezagutu genuen, ardo museoa bisitatu genuen eta gauean aterpetxean egin genuen gehienok lo. 60k alegia, beste 22 Vilafrancako ikasleen etxeetan egon dira lotan.
Ostiral goizean 3 institututan euskal dantza eta musika erakutsi genuen azalpenak emanez eta bertako gazteria dantzan jarriz. Arratsaldean berriz, auditorio handi eta eder batean eman genuen emanaldia, argazkia bidaltzen dizuet. Ondoren afaria, bertako casteller-en lokalean eman ziuguten, oso afari ona eta ondoren, beraien entsegu bat ikusteko aukera izan genuen, 200 pertsona ingururen ensaio ikusgarria eta batzuok bertan gaztelu batean ere parte hartu genuen. Bitartean bi eskoletako ikasleak alkarrekin jolasean, lagunak egiten, oso polita!!
Larunbatean Sitges-era joan ginen goizean hondartzara, herria ezagutu... baina instrumenturik gabe. Atsedena hartu genuen. Arratsaldean, martxoan Villabona eta Iruran egin genituen bezalako kalejira handi bat egin genuen 2 eskolak elkarrekin eta herriko plazan dantzaldi eder bat eskeini genuen. Bertan zegoen jende guztia asko gerturatu zen eta ederra atera zen. Gauean, beste lokal batean, Falcons deritzenak, hauek ere batzuk besten gainera igotzen dira, baina beste modu batera, afaria eman ziguten, eta jam sesion batekin bi eskoletako ikasleek eszenatokira igo eta parranda musikal bat egin genuen denok elkarrekin. Musika, dantza herrikoiak, barre asko...
Igandean beste emanaldi bat eskaini genuen bste plaza batean, eta paella bazkaldu ondoren, emozio, malko eta besarkada ugari izan dira agurtzeko momentuan.
Hitz batean esateko, zoragarria!!!
Ikasleak txapela kentzeko moduan portatu dira, eta 8 irakasleoi asko lagundu digute.
Esperientzia ederra izan da, gure ikasleak (herri ezberdinetakoak) elkartu dituena eta beste herrialde bateko beraien modukoekin elkartu dituena!!!
Loatzo musika eskolak, hitz hauen bitartez, hau aurrera eramatea posible egin dutn eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie: Loatzo mankomunitateko 8 udalei, bereziki Irura eta Villabonako udalei eta langileei, eta hainbeste lagundu diguten ikasle eta hauen gurasoei. Elkarren arteko lan bat izan da eta emaitza begi bistakoa izan da. Eskerrik asko!!!