Asteburuan Vilafrancara, trukearen bigarren zatia egitera

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2014ko maiatzaren 6a

Ostegunetik igandera bitarte hainbat emanaldi eskainiko ditugu, Loatzotik goazen 81 ikasle zein irakasleok.

Loatzo Musika Eskolako ikasle eta irakasleak Vilafranca del Penedes-eko Musika Eskolarekin egiten ari garen bigarren zatia egitera goaz ostegun honetatik igandera bitarte.

Guztira 81 lagun joango gara, eta bertako institutuetan emanaldiak eskainiko ditugu. Ostiral arratsaldean, kontzertu bat eskainiko dugu, eta larunbatean Sitges ezagutu eta arratsaldean herriko plaza nagusian emanaldia eskainiko ditugu. Bertako aterpetxe batean eta hango ikasleen etxeetan hartuko dugu ostatu, denak ez baikara aterpetxean sartzen.

Trikitixa, dultzaina, eskusoinu, txistu, biolin, talde instrumental eta Bandarekin goaz gure Musika Kultura erakutsi eta beraienarekin elkartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!