Loatzoko musikariak Bilbon eta Deban

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2014ko apirilaren 9a

Debako Akordeoi Topaketan hartutako irudia.
Pasa den asteburuan Bilbon Musikari Gazteen Lehiaketa izan zen, eta Deban X. Akordeoi Topaketa, eta bietan Loatzo musika eskolako ikasleak izan ziren. Bilbon Loatzoko bi ikaslek hartu zuten pate, Zizurkilgo Alba Fernandez eskusoinuarekin, eta Villabonako Maider Iñurrita biolinarekin. Fernandezek ohorezko aipamena lortu zuen. Debako Akordeoi Topaketan ere Loatzoko ikasleek hartu zuten parte, eta kalejira bat egin zuten lehenik, eta frontoian kontzertua eskaini zuten, ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!