Asko maite zaitut ama

Erabiltzailearen aurpegia Leticia Aristi 2016ko apirilaren 24a

Ez naiz aitaren, amaren edota maitasunaren egunaren zale, baina aspalditik buruan bueltaka nerabilkien ideia gauzatzeko aprobetxatu dut oraingoan, telebistako iragarki guztiek amaren eguna gerturatzen ari zaigula gogorarazten diguten egun hauetan.


Ez dut gogoan lehen musua,

lehendabiziko bularra.

Ez dut gogoan bizirauteko

bertatik edan beharra.

Nahiz eta ahaztu amak lehenengo

eginiko irrifarra,

ziur naiz hortik datorkidala

bizitzeko indarra.



Etxe barruko lamina eta

inguruetako dama.

Bihar goizean hurbil zaitezte

goxo-goxo beragana.

Ta esaiozue orain artean

lotsaz gordetako dana:

Eskerrik asko guztiagatik,

asko maite zaitut ama!


Ez naiz aitaren, amaren edota maitasunaren egunaren zale, baina aspalditik buruan bueltaka nerabilkien ideia gauzatzeko aprobetxatu dut oraingoan, telebistako iragarki guztiek amaren eguna gerturatzen ari zaigula gogorarazten diguten egun hauetan.

Nire erreferentea ama da. Nahiko argi daukat. Beste emakume batean pentsatzen jartzen naizen bakoitzean ama etortzen zait burura. Zerbaitegatik izango da. Nire sakelako telefonoan mezuak idazteko erabiltzen dugun aplikazioan nire amaren perfila begiratzen dudan bakoitzean irribarre bat ateratzen zait.

Askoz ere gehiago geratzen da esateko, noski, baina hori beste momentu baterako utziko dugu. Muxu handi bat ama!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!