Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Martxoan aire gorri...

Erabiltzailearen aurpegia Leticia Aristi 2016ko mar. 13a, 18:30

Martxoaren 1ean askatu zuten Arnaldo Otegi. Martxoaren 3an, duela berrogei urte gertatu zen Gasteizen langileen aurkako sarraskia. Aurtengo martxoaren 3an hil dute tiroz Berta Caceres, Hondurasko aktibista, lenca komunitate indigenako kidea eta ingurunearen eta giza eskubideen aldeko defendatzaile sutsua. Proiektu hidroelektriko erraldoi baten aurkako defentsan aritzeagatik heriotza amenazak jaso omen zituen.

Eta martxoan baita ere, martxoaren 8an hain justu, ospatu dugu emakumeok, oraindik ere berdintasunaren alde eta gure eskubideen alde borrokan jarraitu behar dugula gogorarazten digun eguna.

Lenca tradizioak dio edozein errekatan bizi direla izpiritu femeninoak, eta emakumeak direla zaintzaile nagusiak. Euskal Herriko mitologian lamiak agertzen dira erreka garbietan. Baina izaki guzti-guztiok, aire garbia eta ur garbia behar ditugu bizi irauteko, eta hauen zaintzan lan egin behar dugu, den-denok elkarrekin. Miren Arangurenek Berria-n esaten zuen gure interes pertsonalak alde batera utzi eta kolektibo batean murgiltzea asko kostatzen zaigula, sakrifiziotik hedonismora pasa garela… baina herri honetan behin baino gehiagotan demostratu izan dugu eta demostratzen jarraitzen dugu aire garbia arnastu nahi dugunean martxan jartzen garela eta Zubietatik Usurbilera eta buelta egiten dugula. Eta emakumeon eskubideen alde ere martxan jartzen garela eta Donostiari itzulia ematen diogula (nahiz aurten goiz xamar izan). Eta horrela, elkarrekin borroka eginda, irabaziko dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!