Laskorainen denboraldi berria martxan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2024ko ira. 5a, 14:32

Dagoeneko martxan diran elkarte horitxoaren talde ia guztiak, infantilek datorren astean emango diote hasiera denboraldiari. Infantilen taldean oraindik bada plazarik beraz, gure kirolean hasi nahi baduzue, aukera duzue.

Aurten, udaran zehar aditzera eman den moduan, Tolosala eta Laskorain elkarteek talde nagusia (Nazional Mailakoa) bateratu eta bi elkarteen arteko lotura formalizatu dugu.

Baina, elkarte bakoitzak orain arte egindako jarduerak aurrera darrai eta gure kasuan senior talde zein harrobiko taldeak ditugu. 

Lurralde mailako senior taldea abuztuaren azken astean hasi zuen denboraldiaurrea, jokalari batzuk denboraldiaurrea Tolosalarekin ere hasi dutelarik. Harrobiko talde federatuek, aste honetan hasi dituzten entrenamenduak, aurpegi berriekin. Ongietorri denei!

Infantilak aldiz, ikasturtea hasita, datorren astelehenean hasiko dute denboraldia ikastolan, 18:00etan. Oraindik badugu lekurik jokalari berrientzat hortaz, interesik baduzu, jarri harremanetan gurekin irudian azaltzen den edozein bide erabilita edo Laskorain Ikastolarekin harremanetan jarrita.

Denek ala denek, ligako txapelketak urrian hasiko dituzte.

Anima zaitezte!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!