Zuen indarra ezinbestekoa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2022ko ekainaren 10a

Nazional taldeak 2B mailara igoera faseko lehen kanporaketa jokatuko du. Larunbatean 17:00tan Usabal Kiroldegian.

Hil ala biziko partidua izango da. Galtzaileak denboraldiari agur esango dio eta irabazleak beste kanporaketatik ateratako aurkariaren kontra jokatu beharko du datorren asteburuan.
Larunbatean, Laskorainek Antiguoko jasoko du etxean, eta ez da kanporaketa erraza izango. Aurten liga txapelketako bi partiduetan garaipenik ezin izan dute lortu horitxoek. 

Hala ere, honelako partiduak jokatu egin behar dira eta Laskorainek, orain berreskuratu nahi duen mailan jokatu izanaren esperientzia eta lan ona kantxaratu behar ditu dudarik gabe. Horretarako burubelarri prestatzen aritu dira Ibai Valverderen mutilak azken egunetan.

Ohi bezala 20 minutuko bi zati izango ditu partiduak. Berdinketa izanez gero, 3 minutuko bi zati jokatuko lirateke. Hauen amaieran berdinketa izanez gero, etxekoentzat izango litzateke garaipena.

Jakitun gara ekitaldiz beteriko larunbata biziko dela Tolosan, eta hau dela eta oraindik eta indar eta esker on handiagoz eskatzen dizuegu zuen indarrak gurekin partekatzera etortzeko Usabal Kiroldegira. Animaziorako tresnak geuk jarriko ditugu.

Zahar, txiki edo gazte, denok elkarrekin garaipenaren bila! 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!