Larunbatean, zatozte Usabal Kiroldegira

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2022ko apirilaren 1a

Aurten inoiz baino gehiago sentitu dugu zuen indar eta nortasuna harmailetan. Asteburu honetan liderra hartuko dugu etxean eta zuen babesa ezinbestekoa izango da guretzat.

Lehen postuan da Afantxo taldea, Laskorain baina bost puntu gehiagorekin sailkapenean. Joaneko partiduan etxean irabazi egin zuten eta, oraingoan hiru puntuak etxean geratzeko asmoarekin aterako dira kantxara jokalariak. Oso indartsu dabiltza pasaitarrak denboraldi osoan zehar eta ez da inolaz ere partidu erraza izango baina, horitxoek dinamika onarekin jarraitu nahi dute eta euren arteko aldea bi puntura murriztu.

Aurten liga amaieran igoera postua erabakitzeko playoffa jokatuko da eta sailkapenaren postuek aurkariak zein jokalekua erabakiko dituzte.

Hau esanda, larunbat honetan arratsaldeko 16:00tan Usabal Kiroldegian itxarongo zaituztegu. Ekarri zuen elastikoak, kamiseta horiak... baina batez ere zuen animo eta indarrak. Taldeak dena utziko du kantxan ziur, partidak mereziko du.

Laskorain KE - Afantxo FK
Larunbata 2, 16:00 - Usabal Kiroldegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!