Dena prest derbirako

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2021eko abenduaren 9a

Dena prest Tolosako derbirako. Bi elkarteen historian lehen aldiz elkar ikusiko dute bi elkarteetako talde nagusiek larunbatean Usabalen, eguerdiko hamabietan.

Bi taldeak lan txukuna eginez datoz derbira. Laskoraindarrak lidergoa eskuratu zuten azken jardunaldian eta Tolosalakoak denboraldi txukuna egiten ari dira, sailkapenaren erdiko postuetan erosotasunez instalaturik.
Baina derbi bat beti da derbi bat eta bi taldeak garaipenaren bila joango dira, ziur.

Gogorarazi nahi dizuegu COVID neurriek indarrean jarraitzen dutela eta DERRIGORREZKOA dela arau hauek betetzea.
 
Harmailetan jendea izango da neurriok kontrolatzen eta birritan betetzen ez dituenari harmailak uzteko gonbita egingo zaio. Hortaz, arauak ez betetzeko asmoarekin bazatoz, mesedez etxean geratu.
 
28 kanaletik zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!