Narciso Pavoren mutilentzako merezitako porrot mingarria, 2-1, denboraldi honen estreinaldian

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko azaroaren 20a

Bi jardunaldiko atzerapenarekin baina, hasi du denboraldia modu ofizialean Laskorainek. Gauzak ez ziren, ordea, espero bezain ondo atera.

Partida tolosarren presio altuarekin hasi zen, atezain aurkariarengana iritsiz, baina atezainak ondo konpontzen zuen. Etxeko taldearentzat oso zaila zen bisitarien presioa gainditzea, eta arriskua estrategia-jokaldien bidez sortzen zuten. Bi taldeak 0-0arekin iristen ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia guztiz desberdina izan zen. Horiak indartsuago hasi ziren, eta 0-1 aurreratu ziren markagailuan Kattaren bidez, tiro indartsu batekin. Une horretatik aurrera, tolosarrek hasiberrien moduan jokatu zuten eta atzera egin zuten, aurkariari hegoak emanez, beren joko zuzena zabaltzeko. Akats batean, jaurtiketa lehorraz berdinketa lortu zuten etxekoek eta, minutu batzuk geroago, baloi bat jarri zioten pibotari, eta maniobra on batekin, markagailuan aurreratu ziren.

Ospakizuenan etxeko jokalari bat kaleratu eta jarraian horitxoek 4 -3 nagusitasuna izan zuten, baina ez zuten asmatu abantaila.Azken minutuetan ere ez zuten asmatu atezain jokalariarekin.

Porrot mingarria hortaz ikastolakoentzat. Datorren astera begira lehiatzeko grina berreskuratu eta zail bezain garrantzitsu batean hiru puntuak lortzeko lan aste polita dute Narcisoren mutilek.

Argazkia - FutsalBizkaia
Iturria - laskorainke.blogspot.com

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!