[EGUNERAKETA] Laskorain K.E. harrobiko froga irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko ekainaren 27a

Kadete eta infantil mailentzat saio bakarra izango da Uztailaren 1ean, aurretik izena emanda.
Areto futbolaz gozatu, zalantzak argitu eta hurrengo denboraldirako Laskorain Kirol Elkarteko harrobiko taldeetan izen emateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Laskorain Kirol Elkarteak datorren urtera begira martxan jarri duen izen-emate kanpainaren barruan, kadete eta infantil mailetarako froga saio irekiak antolatu ditu. Areto futbolaz gozatu, zalantzak argitu eta hurrengo denboraldirako Laskorain Kirol Elkarteko harrobiko taldeetan izen emateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Parte hartzea irekia izango da, baina osasunarekin loturiko arrazoiak direla eta saio bakoitzeko partaideen kopurua mugatua izango da, eta aurrez inskribatzea beharrezkoa da.

Nor: Infantilak (2007-2008) eta Kadeteak (2005-2006)
Non: Usabalgo Laskorain Ikastolaren egoitzan.
Noiz: Asteazkena Uztailak 1, 17:00-18:00

Izen-ematea, laskorainke@gmail.com helbidera idatziz edo esteka honen bitartez egingo da: https://forms.gle/cDE8pfGm9TXDgDBU7

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!