Harrobiko taldeen izen-emate epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko ekainaren 14a

Datorren denboraldira begira Laskorain KE abian da. Jubenil, kadete eta infantil mailetan jokatzeko izen-emate epea zabalik.

Laskorain Kirol Elkartea harrobia sendotzeko lanean darrai. Hurrengo denboraldiari begira, eskola kirolean egiten den lanari jarraipena eman eta lehen talderainoko bidea errotu eta sendotu nahi ditu. Horretarako, datorren 2020/2021 denboraldira begira hurrengo taldeentzako izen-emate epea ireki du.

Lehen taldeko jokalarien gidaritzapean, harrobiko talde ezberdinek areto futbolean dituzten ezagutza eta gaitasunak garatzeko aukera izango dute. Izen emateak hurrengo taldeentzat daude zabalik:

-          Jubenil maila (2002 eta 2004 artean jaiotakoak)

-          Kadete maila (2005 eta 2006an jaiotakoak)

-          Infantilak (2007 eta 2008an jaiotakoak)

Izena emateko, laskorainke@gmail.com helbidera idatzi. Edozein zalantza izan ezkero, helbide berdinean argitu ditzakezue.

Sare sozialak: @laskorainke

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!