Laskorain eta Lauburu, Tolosa eta Ibarra, nor baino nor

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko urt. 28a, 16:42

Derbi gogorra eta parekatua izan zen pasa den larunbatean bizitakoa, nahiz eta azkeneko bi minutuetan Laubururen alde erori. 

Norgehiagoka bi taldeak goran presionatuz hasi zen, baloirik galdutzat eman gabe. Laskorainek zein Lauburuk, markagailuan aurretik jartzeko aukera garbiak eduki zituzten aurreneko zati guztian zehar. Hala ere, aurreneko gola Ibarrako taldeak egin zuen atsedenaldira joan aurretik, Andoniren jaurtiketa baten ondoren, arean gelditu zen baloi bat ikutu eta barrua sartu zuen Danik zorteak lagunduta.

Bigarren zatia aurrenekoaren antzera joan zen. Berdinketa ordea, berehala iritsi zen, Mansoren jokaldi paregabe baten bitartez, Kattak baloia ate barrura bidali zuen. Tentsioa nabaria zen, bai kantxan eta bai harmailetan. Minutuak aurrera joan ziren bitartean markagailua ez zen mugitzen, Lauburu posesioaren menpe zen baina ez zuen golik egitea lortzen horitxoen defentsa indartsua zela eta. Gauzak horrela, Laskorainek bosgarren falta egin zuen eta horrek eragina zuen hauen defentsan. Banakoarekin markagailuan eta bi minuturen faltan, Alfedo Hualderen mutilak bosteko jokoa atera zuten Laskorainekoei aurre harturik. Aurreneko jokaldian zorte apur batekin, Lauburu, berriro ere, aurretik jarri zen markagailuan (1-2). Gol hori jaso ondoren, tolosarrek ere berdina egin zuten norgehiagoka berdintzeko asmoarekin, baina bi gol jaso behar izan zituzten (1-4).

Tolosaldeako derbi gogor honetan Ibarrako taldea atera zen garaile nahiz eta tolosarrek azkeneko unerarte gogor lehiatu.

Azkenik, bi taldeak batera afaltzera joan ziren laguntasunez eta partiduko lehiakortasuna alde batera utziz.

Hasierako bostekoa: Odei (A), Juaristi, Arra, Manso, Vazquez. 
Mujika, Josu, Paul, Katta, Cuadrado, Gaba eta Alexek (A) ere parte hartu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!