Ekarri horia soinean jantzita

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko urtarrilaren 24a

Larunbatean 18:30tan Tolosaldeako derbia jokatuko da Usabalen.

Iritsi da derbia Usabalen bizitzeko eguna, eta Laskorain Kirol Elkartetik gonbita luzatzen dizuegu partidara bertaratzeko. Etor zaitezte zuen kamiseta, bufanda, txapel horiez jantzita eta bildu itzazue indarrak partiduan zehar etxekoak animatzeko. Zahar, heldu, gazte, ume... guztiok izango zarete ongietorriak MAREA HORIAN. Festa ahalik eta borobilena izan dadin, Usabal leporaino bete nahi dugu. Horretaz gain, zozketa bereziak izango ditugu atsedenaldian.

Ibarran berdinketa lortu genuen joaneko partiduan eta lehenengo itzuli on bat egin ondoren emaitzek ez gaituzte lagundu bigarren itzuli honen hasieran, nahiz eta mutilek lan ona egin duten momentu askotan. Lauburu aldiz, berriro ere martxa hartuta dabilela dirudi bi emaitza positiborekin, baina derbia beste gauza bat da. Horitxoak zaletuei garaipena oparitzeko irrikaz daude.

Bihar ikusiko dugu elkar! AUPA LASKORAIN!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!