Ezin emaitza ona ekarri Tafallatik.

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko urtarrilaren 24a

Laskorainek ezin zuen punturik ekarri Tafallatik, ligako kantxa zailenetako batetik.

Norgehiagoka erritmo oso biziarekin hasi zen, bi taldeetan aukerak egonik eta baloi bat galdutzat utzi gabe. Atezainen lan finaz gain, inor ez zen gai izan baloia ate barruan sartzeko eta hutseko berdinketarekin joan behar izan zuten atsadenaldira, bigarren zatirako dena erabakitzeke utziz.

Bigarren zatia aurrenekoaren antzera joan zen, baina golekin. Atsedenalditik etorri eta bost minutura iritsi zen aurrenekoa tolosarrentzat, Juaristi eta Arraren jokaldi baten bitartez, azkeneko honek sartu zuen gola. Laskorainen bakarra izan zen norgehiagoka guztian zehar. Gol honekin ordea, horitxoak erlaxatu egin zirela ematen zuen eta hurrengo bost minutuetena bi gol egin zituen etxeko taldeak, Laskorainen akats batzuen ondorioz (2-1). Kolpe gogorra jaso zuen kanpoko taldeak eta ez zuen gutxieneko arriskua sortzen ere talde nafarraren atean. Gauzak horrela, Narciso Pavoren mutilak bosteko jokoarekin saiatzea pentsatu zuten. Modu guztietara saiatu ziren gipuzkoarrak, baina Tafatransekoek bi baloi lapurtu eta bi gol egiteko gaitasuna erakutsi zuten, norgehiagokari amaiera emanez (4-1).

Hasierako bostekoa: Narvarte (P), Juaristi, Josu, Arra eta Katta.
Alex (P), Balerdi, Paul, Vazquez, Manso eta Cuadradok ere partidan izan ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!