Lan ona ez zen nahikoa izan Laskorainentzat (1-4)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2020ko urt. 16a, 22:16

Laskorainek ezin izan zuen garaipena lortu etxean Guardo handi baten aurrean.

Norgehiagoka horitxoen aldetik gogor hasi zen, defentsa on batekin aurkarien kantxan baloi arriskutsuak lapurtuz, eta horietatik aukerak ateraz. Guardok ordea, kantxa erdian oso ordenatuta defenditzen zuen eta erasoan oso bizi aritzen ziren. Lehenengo zati honetan horitxoak gehiago izan ziren aukera aldetik. Aurreneko gola kanpoko taldearena izan zen, etxekoen akats txiki batetik, 3 minuturen faltan marlagailua irikitzeko gai izan ziren. Hala ere, tolosarrek segituan erreakzionatzeko gaitasuna izan zuten eta korner batean Mansok berdinketaren gola egin zuen. Azkeneko segundoan, zoritxarrez etxekoentzat, banako jokaldi batetik egin zuten gola Guardokoek (1-2).

Bigarren zatian, aurrenekoan egindako esfortzu fisikoak eragina izan zuen eta tolosarrak erritmoa jetxi behar izan zuten. Gol aukerak bi taldeen artean egon ziren nahiz eta inork ez zuen golean bilakatzen, etxekoek izan zuten aukera garbia baina atezainak ondo geratu zuen. Lau minuturen faltan ordea Narciso Pavoren mutilak, bosteko jokoarekin hasteko erabakia hartu zuten, markagailua ikusita beharrezkoa baitzuten. Laskorainek ez zuen asmatu eta bi baloi arriskutsu lapurtu ondoren lortu zuten markagailuan 1-4 jartzea.

Tolosarren lan bikaina goraipatzekoa da kategoriako talde onenetako baten aurka, non hiru puntuak eskuratzeko gogor borrokatu eta sufritu behar izan zuten.
 
Larunbatean Tafallan jokatuko dute horitxoek, arratsaldeko 6etan.

Hasierako bostekoa: Odei (P), Juaristi, Mujika, Manso, Katta.
Narvarte (P), Beñat, Arra, Josu, Paul, Cuadrado eta Eñautek ere jokatu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!